dissabte 28 de novembre de 2009

Euskal hedabideen "gutxiespenaren" aitzinean, irmo


Haien burua “gutxietzi” dutela salatu dute Nafarroako Euskal Komunikabideek

Nabarreriako Mikel Buldain, Nafarroako Topaguneko Oskar Zapatak eta Bierrik Fundazioko Garbiñe Petriatik Nafarroako euskarazko hedabideen izenean mintzatu ziren atzo Iruñean egin zuten agerraldian. Ostiralean blog honetan aipatu nuen moduan, Nafarroako Gobernuak ez du sosik emanen bere lurraldeko euskal komunikabideendako. Hezkuntza Departamenduak, ikastetxe edo haureskolaren batean obrak egiteko behar omen ditu haiei dagozkien 240.000 euroak. Xabier Azanza Euskarabideako zuzendariak ez du bere hitza beteko, beraz, eta hedabide euskaldunek gogor kritikatu dute bere jarrera. “Aitzakia usaia” antzeman diote administrazio nafarrari eta Euskarabideari, gobernuko parte izanik, dagokion ardura bere gain hartu eta gogoeta egiteko eskatu dio.


Gure ustez, hau guztia ez da erabaki teknikoa, erabaki guztiz politikoa baizik, xede garbia duena: Euskal Komunikabideak gutxiestea, euren langileak eta ordezkariak mespretxatuz, Nafarroako euskal komunitatea beste behin ere iraintzea bilatzen duena, bide batez legez ezarrita duten betebeharrari muzin eginez”. Honekin batera, Nafarroako Gobernua osatzen duten taldeei dei egin die, heldu den urtean 250.000 euroko diru-laguntzari aurtengo 240.000 euroak gainera diezazkioten. Hartara “kolpe latz hau” neurri batean konpentsatuko litzateke haien aburuz.
Prentsaurrekoaren hondarrean adierazi zuten Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean aritzeko prestutasuna izaten jarraitzen dutela: “beste aukerarik ez dugu.
Ikusi agiri osoa hemen


0 comentaris:

Publica un comentari